Alderdi Sozialista Bizkaiko lurraldeko alderdirik zaharrena da. Meatzeetan bidegabekeria eguneroko gertakaria zenean, kaltetuenen eskubideak defendatzen egon ginen, eta XIX. mendeko Bizkaia indartsuaren enpresetan ere izan ginen.
Euskal eta espainiar politikari pertsona ospetsu onenetako batzuk eman dizkiegu: Facundo Perezagua, Tomás Meabe, Indalecio Prieto, Ramón Rubial..., horietako batzuk ondo gogoratuak direnak, eta beste batzuk tamalez ahaztuak, baina denak dira lurralde anitzaren eta dinamikoaren ordezkariak, Bizkaikoak, alegia. Gaur egun ere horrelakoa izaten jarraitzen du lurraldeak.
Gaur, garai hartan bezala, gizarte bidezkoago bat eraikitzeko konpromisoarekin jarraitzen dugu. Gizon eta emakume aske eta solidarioekin. Harro gaude sozialismoaren historiaz, baina gure garaiko arazoei adi. Indar politiko modernoa, aktiboa eta errealitateari lotutakoa gara. Badakigu demokrazia mundu bidezkoago bat eraikitzeko balio behar duen sistema dela, eta horretan ahalegintzen gara egunero milaka militante sozialista, ezagunak eta ezezagunak, udaletxeetan eta gainerako instituzioetan. Badakigu Gobernua izaten herritarrek hala erabakitzen dutenean, eta badakigu arduraz jokatzen oposizio funtzioa dugunean lekuetan.
Alderdi parte hartzailea gara, eta gure eguneroko funtzionamendua eztabaida eta ideia ezberdinen kontrastean datza. Horregatik aintzat hartzen ditugu haien lana edo haien ideiak eskaini nahi dituztenen ekarpenak, esaterako, militanteenak, jarraitzaileenak edo herritar soilenak.
Espero dut webgune honek nor garen, zer pentsatzen dugun eta zer egiten dugun hobeto ezagutzeko tresna gisa balio izatea. Ongi etorriak lagunok.